ARKAIA Patricio A. de Arkaia jaunak hasi zuen 1995ean, eta jaun horrek berak fundatu zuen MOSEL 1963. urtean, habitataren diseinuko ikono bat Bilbon eta Euskal Herri osoan (www.mosel.es)

Gure sormenen arrakasta zela eta, geroz eta sakonago sartu ginen zuraren munduan.

Gure pieza bereziak zura-hornitzaileei egiten genizkien etengabeko bisiten ondorioz sortu ziren. Topaketa horietan hasi zen handitzen gure jakin-mina, baita enbor bitxienei genien mirespena ere, hain zuzen ere besteengandik bereizten zirenei.
Baliteke enbor horiek ez izatea egokienak behar bezalako altzariak egiteko, baina bai gure pieza bereziak egiteko. Gehienak beren bizitza luzean baldintza desberdinak gainditu dituzten zuhaitz zaharrak dira. Kontraste handiak dituzten zuhaitzak, kolore desberdinekin, korapilo desberdinekin, etab. Beren bizitza kontatzen duten zuhaitzak; gu bezala, ahaztea nahi ez dugun bizitza. Patricio A. de Arkaiak eta bere taldeko kideok diseinatzen ditugun piezak egiten ditugu, beti ezohiko eta salbuespenezko zuhaitz batek bakarrik dituen bertuteak errespetatuz eta areagotuz.
Pieza bakarrak, ondare-ondasun bat bezala balioa handitzen dutenak, beren diseinuagatik eta goi-artisautzako moduan egiten direlako.

Beti doaz sinatuak eta zenbakituak.

02FIRMA